XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isastik eta Nikolas Antonio, bibliografo ospetsuak eman dizkigute aren xeetasunak.

Orain ez dugu alerik ezagutzen.

Berdintsu gertatzen zaigu beste dotrina batekin: Betolaza-renarekin.

Bilbon, Leizarragaren azken-urteetan argitaratua dugu, 1596gn urtean.

Erdaraz eta Bizkai-aldeko euskaraz idatzia da, Kalahorrako apezpikuaren aginduz argitara emana.

Apezpiku onek, Pedro Manso izenez, urrengo urte batean legea jarri zuen urtero atera bearko zirela olako dotrina-liburuak bere mende zeduzkan errietako euskaraz egiñak.

Aipatu duguna besterik ez da eldu gure ezagutzara.

Oraintsu artean ale bat bazen, eta onen kopietarik ezagutzen dugu orain.

Urte berean, 1596n alegia, agertu zen Iruñean beste liburu bat, euskararentzat balio andiena duena.

Erdaraz darama titulua: Refranes y sentencias.

Baina euskarazko erran zuhurrez, esaera zaarrez osatua dago, euskarak erdarazko itzulpena duela aldamenean.

Nor ote zen aren biltzailea? Garibai ez ote zen diote batzuk.

Gauza ziurrik ez dakigu.

Baino liburu onenik ere ez zaigu alerik gelditzen.

Alemaniako iri batean, Darmstadt-irian, zegoen ale bakarra azkenengo gerratean erre omen zen.

Zorionez eta alabearrik, andik atera ziren kopiei esker ez dugu osoki galdu.

Orraitio, Alemanian erre zen ori ere ez omen zegoen osorik.

Oihenarte andiaren paperetan agertu dira oraintsu erran zuhur batzu, eta, Mitxelenaren iritziz, amaseigarren mendeko bilduma artan falta zirenak izatea baleiteke.

Eta au da emen sortzen den galdera: Ez ote dira orrelaxe beste libururen batzu ere galdu?.

Ez ote da egia Madariagak esana, alegia, aren denboran, Leizarragak Testamentu Berria atera baino leen beraz, ba zela euskal-libururik?.

Eta, ain zuzen, badirudi Madariagak ez zuela, esaterako, Etxepareren liburua ezagutu, aren egunetakoa izan arren.

Besteren batzu dira, dirudienez, ark aipatu nai dituenak.

Goiko galdera orri baiezkoa eman bearrean gaudela uste dut.

Beste libururik eta beste idazlerik ere izan genuela esan bearra dugu, noski baino noskiago.

Azken urte auetan agertu zaizkigu mende artako idazle geiago ere.

Orrela dakigu beste lau idazleen zenbait berri, bi mugaz alde batetik, eta beste aldetik beste bi.

Lau izen berri daduzkagu Leizarragaren lagunartean sartzeko.

Laurak bertsogintzan aritu ziren.

Oihenartek emandakoen izenak auek dira: Joanez Etxegarai eta Arnaut Logras.